Udalak irisgarritasuna hobetuko du udalerriko zenbait puntutan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko aza. 13a, 12:00

Gasolindegiko biribilgunearen proiektuaren barruan daude egiten ari diren lanak.

Irisgarritasuna hobetzeko lan horien barruan oztopo arkitektonikoak kenduko dira Boriñaur eta Jose Pikatza kaleetan, eta Udaltzaingoaren eraikinean ere irisgarritasuna hobetuko da. Jarduketak gasolindegiko biribilgunearen proiektuaren idazketaren barruan sartu ziren.

Amurrioko Udala irisgarritasuna hobetzen ari da udalerriko zenbait puntutan. Gasolindegiko biribilgunearen proiektuaren barruan dauden jarduketa horiek, irisgarritasuna egokitzeko eta gaur egun dauden oztopo arkitektonikoak kentzeko aukera emango dute. Proiektu horren idazketa duela bi hilabete esleitu zen.

Eusko Jaurlaritzak Irisgarritasun Planetarako ematen duen diru-laguntza duten jarduketen barruan, oztopo arkitektonikoak kendu dira Boriñaur kalean, eta baldintzak hobetu dira, ibilbide irisgarria eta erabilerraza egokituz etxebizitza eraikinetara eta oinezkoentzako beste igarobide bat eginez.

Hurrengo hilabeteetan beste bi obra egingo dira Amurrioko irisgarritasuna hobetzeko. Alde batetik, Jose Pikatza eta Aiara kaleek bat egiten duten lekuan oztopo arkitektonikoak kenduko dira, oinezkoentzako irisgarritasuna hobetzeko. Horrez gain, Udaltzaingoaren eraikineko eta bere inguruko irisgarritasuna egokitzea ere aurreikusita dago.

Amurrioko Irisgarritasun Planean aurreikusitako hobekuntza lan horiek 55.000 euroko inbertsioa eskatuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide