Amurrioko Udalak herritarren arretarako zerbitzu berria jarri du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko aza. 20a, 13:48

Zerbitzuaren helburua Amurrioko Udalaren eta herritarren arteko harremana ahalik eta gehien erraztea da. Zerbitzua goizeko 7:45etik 15:00etara egongo da zabalik, abenduan, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Amurrioko Udalak Herritarren Arretarako Zerbitzu (HAZ) berria jarri du martxan astelehen honetan, Udalaren eta herritarren arteko harremana ahalik eta gehien errazteko xedez. Modu presentzialean goizeko 7:45etik 15:00etara zabalik egongo den zerbitzu modernizatua da.

Bulegoa Udaletxeko beheko solairuan egongo da, eta leku zabala izango du herritarrei gertuagoko arreta eskaintzeko. Horretarako, amurrioarrek arreta pertsonalizaturako 3 postu izango dituzte, udal jarduerarekin erlazionatutako izapideetarako, eta beste postu bat Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoarekin erlazionatutako gaiak lantzeko. Itxaroteko gunean ordenagailua eta inprimagailua egongo dira, udal dokumentuak kontsultatzeko eta inprimatzeko, haurrek jolasteko lekua eta Udaleko langileek herritarrei arreta pribatua eskaintzeko erabili ahal izango den bilera gela.

Bulego berritik, Amurrioko herritarrek biztanleen udal erroldarekin, zergen helbideratzearekin, udal zergen salbuespenen eta hobarien eskariekin, obra baimenekin, diru-laguntza eskariekin, Gizarte Langileekin eskatzen diren hitzorduekin… erlazionatutako izapide guztiak kudeatu ahal izango dituzte.

HAZ Amurrioko Udalak eskaintzen duen gertutasuneko zerbitzua da, eta horren bitartez Udalak herritarrengana hurbiltzea eta zerbitzu hobea eta zuzenagoa eskaintzea bilatzen du, leku bakar batean izapide gehiago egiteko aukera eskainiz, joan-etorriak eta Udaleko hainbat sailetan itxaronaldiak saihestuz. Horrez gain, Udalak bi aparkaleku erreserbatu ditu Larrinaga kalean, Herritarren Arretarako Zerbitzura doazen pertsonentzat.

Herritarren arretarako zerbitzu integrala eskaintzeko, Amurrioko Udalak hiru arreta mota prestatu ditu:

  • Tokian tokikoa: 7:45etik 15:00etara Udaletxeko behealdean
  • Telefono bidezkoa: 945.89.11.61
  • Telematikoa: haz-sac@amurrio.eus / www.amurrio.eus

Obra horiek egiteko Udalak 164.000 euro inbertitu ditu. Bulego berriaren apainketaren diseinua, duela denbora gutxi 2018ko Literatura lanen ilustrazioko Euskadi Saria irabazi duen Yolanda Mosquerak egin du.

Zerbitzua eta instalazio berriak herritarrei ezagutarazteko xedez, astelehen honetan, arratsaldeko 18:00etan, ate irekiko jardunaldia egingo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide