Amurrioko Udalak 30.803 euro bideratuko ditu Nikaraguan eta El Salvadorren bi proiektu finantzatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko abe. 15a, 07:00

Nikaraguako eta El Salvadorreko komunitate batzuetan proiektuak garatzera bideratuko da dirua. / Michael Swigart

Bi lankidetza proiektuak Euskal Fondotik kudeatuko dira.

Amurrioko Udalak, Euskal Fondoaren (Kooperanteen Euskal Toki Erakundeen Elkartea) bitartez, 30.803 euro emango ditu, Nikaraguan eta El Salvadorren bi proiektu finantzatzeko xedez. Proiektu horien helburua saneamendu eta ur edangarri sistema hobetzea izango da, eta El Salvadorreko herrixka batera ura heltzea ahalbidetuko dute.

Finantzatu beharreko proiektuetako bat Nikaraguako Las Azucenas landa komunitatean egingo da. Bertan, ur edangarri sistema hobetuko da, kantitateari, kalitateari eta iraunkortasunari dagokienez, 50 familiaren higiene, osasun eta ingurumen baldintzak hobetzeko. Proiektu horren bitartez, Las Azucenas landa komunitateko 2.200 pertsonen bizitza kalitatea hobetzen lagunduko da.

Bigarren lankidetza proiektuan ur edangarria sartuko da Caserío San José de La Montaña izenekoan, El Salvadorren dagoen La Hachadura herrian, bertako biztanleen bizitza kalitatea eta osasun egoera hobetuz. Horretarako, 100 m3ko banaketa tanke bat eta 10 kilometro hodi eraikiko dira, herria hornitzeko. Une honetan ez dute ur edangarririk eta, ondorioz, kontsumitzen duten ura azalerako iturburuetakoa da. Udan iturburu horien ahalmena nabarmen jaisten da. Proiektuaren bitartez, 188 familiak ur edangarria eduki ahal izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide