Adostutako prozedurak, Udaleko eta Udal Musika Eskolako langileen artean sor daitezkeen gatazka egoeren aurrean gauzatu behar diren jarduketak ezartzen ditu. Erantzuna eman nahi zaien gatazkak pertsonen arteko izaerakoak eta lan edo sexu jazarpena erakutsi ditzaketenak dira.
Prozedura gauzatzeko printzipio hauek hartu dira oinarri gisa: laneko segurtasun eta osasun alorrean ahalik eta eraginkortasun handiena lortzea, laneko arriskuak kontrolatzeko eta murrizteko eta arriskuen prebentzioaren alorrean indarrean dagoen ordenamendu juridikoan xedatutakoa betetzeko, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legean eta hori garatzen duten xedapenetan, batez ere.