Amurrioko Udalak Larrabeko baratzeen ureztatze sistema modernizatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko urt. 15a, 07:00

Energiaren kontsumoa %40ra arte murriztuko dute ortuetan. / Aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak Larrabeko baratzeen ureztatze sistema modernizatuko du Sistema berriak energiaren kontsumoa %40 murrizteko aukera eskainiko du. Horrez gain, ur kontsumoaren kontrola egin eta egon daitezkeen ur ihesak hauteman ahal izango dira.

Amurrioko Udalak Larrabeko baratzeen ureztatze sistema modernizatuko du, ponpaketa ekipoan maiztasun aldagailua, bi ureztatze programatzaile eta bi kaudalimetro instalatuz, energiaren kontsumoa murrizteko eta uraren kontsumoaren jarraipena egiteko eta egon daitezkeen ur ihesak hauteman ahal izateko.

Maiztasun aldagailua instalatuz, zerbitzuaren presioa bermatuko da, ur eskarira egokituz, motorraren biraketaren abiadura aldatuz. Horri esker, energiaren kontsumoa %40ra arte murriztu ahal izango da. Sistema moderno horrek presostatoetan oinarritutakoa ordezkatu du.

Une honetan, ureztatze sistemak presio iraunkorreko ponpaketa ekipoa du, hau da, uraren presioa balio jakin bateraino handitzen du, ur-emaritik eta sarrerako presiotik independente izanik.

Halaber, Larrabeko baratzeen ureztatze sistemak, bi baratze guneen zirkuituak kontrolatzen dituzten bi elektrobalbula bakoitzerako ureztatze denbora finkatzeko aukera ematen duen programatzailea du. Ureztatze eskari gehieneko garaietan, kontrolak, astean bi aldiz, gutxienez, pertsona bat egotea eskatzen du, denbora eta maiztasuna programatzeko.

Programatzaileak instalatuz, ureztatzearen kudeaketa, bertara joan behar barik egingo da, Smartphone edo Tablet baten bitartez, eta horrek programazioa azkar egokitzeko aukera emango du. Horrez gain, zundaketaren ur kontagailuan eta ureztatzeko uraren kontagailuan kaudalimetroak instalatuz gero, uraren kontsumoaren jarraipena egiteko eta egon daitezkeen ur ihesak hautemateko aukera egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide