Amurrioko Udalak, udalerriko emakumeen memoria berreskuratzeko beka bultzatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko urt. 25a, 07:00

Iazko greba feministak Amurrion utzitako irudietako bat. / Aiaraldea.eus

Azterlanaren helburua, Amurrioko emakumeek historian zehar gizarteari egin dioten ekarpena ikusgai bilakatzea da. Hautagaitzen aurkezpena, deialdia A.L.H.A.O.-B.O.T.H.An argitaratu ondoren egin ahal izango da.

Amurrioko Udalak ikerketa beka bat deitu du, Amurrioko emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko. Azterlanaren helburua, Amurrioko emakumeek historian zehar gizarteari egin dioten ekarpena ikusgai bilakatzea da.

3.000 euroko bekak sei hilabeteko iraupena izango du. Beka jaso nahi duten pertsonek titulazio hauetakoren bat izan beharko dute: lizentziatura, diplomatura edo gradu ertaineko LHko ikasketak.

Beka, Amurrioko Udaleko Berdintasun zinegotziak eta teknikariak, mugimendu feministaren ordezkari batek eta gai horretan aditua den Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle batek osatutako epaimahaiak emango du. Horiek izango dira egitasmoak ebaluatu eta aukeratuko dituztenak. Hautagaitzak aurkezteko epealdia, deialdia A.L.H.A.O.-B.O.T.H.An argitaratu eta 15 egun baliodunekoa izango da.

Epea ireki ondoren, interesatuek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: curriculuma (ikasketak eta egindako azterlanak zehaztuz), eta ikerketa zein arlotan egingo den, lanaren justifikazioa, gaiaren aurrekariak eta egungo egoera, ikerketaren helburuak, metodologia, lanerako plana eta kronograma eta aurreikusitako emaitzak jasoko dituen txostena.

“Balioen aldaketa eta emakumeen ahalduntzea sustatzea da Udaletik aurrera daramatzagun Berdintasun politiken ardatz nagusietakoa, eta beka hau horren beste adibide bat da. Azterlan honen bitartez, emakumeen bizitzaren ezagutza sustatzea eta herritarren artean zabaltzea bilatzen da, horrela memoria historikoa berreskuratzeko prozesuari gure hondar alea gehituz”, azaldu du Estibaliz Sasiain Amurrioko Udaleko Berdintasun zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide