Amurrioko Udalak berriro deituko ditu bilerak udalerriko auzoetan otsailean eta martxoan, auzo horien beharrak zuzenean jasotzeko eta orain arte gauzatu diren jarduketen berri emateko.
10 bilera egingo dira, lehenengoa gaur -otsailak 11-, Lexarraga auzoan. Batzarrak erabat irekiak izango dira eta, ondorioz, Udaletik deia egiten zaie auzo bakoitzeko biztanleei, parte hartzeko eta euren proposamenak bideratzeko.
