Amurrioko Udalak, teoria eta praktika uztartzen dituen doako Nordic Walking hastapen ikastaroa antolatu du. Ikastaro osoak bi ordu eta laurdeneko 4 jardunaldi jasoko ditu, eta metodo didaktikoaren bitartez ikasleak kirolaren jardunbide zuzenaren funtsezko mugimenduak ikasiko dituzte. Gainera, akatsak zuzentzeko ariketa espezifikoak egingo dira.
Ikastaroa martxoaren 15, 22 eta 29an eta apirilaren 5ean, eskainiko da, 17:00etatik 19:15era, El Reforreko gimnasioan. Jarduera, kirol horretan oinarrizko teknika lortu gura duten edozein adineko jendeari dago zuzenduta. Ikastarorako beharrezkoa den materiala instruktoreak ekarriko du.
Ikastaroko gehieneko partaide kopurua 20 pertsonakoa izango da. Hori dela eta, aurretik izena eman beharko da. Izena emateko epea martxoaren 4an zabaldu eta 13ra arte luzatuko da, eta Udaleko kirol sailean egin ahal izango da, 11:00etatik 14:00etara, 945891161 telefono zenbakira deituz edo varteaga@amurrio.eus helbide elektronikora idatziz. Plazak izen emate ordenaren arabera esleituko dira.