Amurrioko etxeen, baserrien eta auzoen toponimoak aztertzeko bekarako deialdia ireki da

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko mar. 2a, 07:00

Udalerriko etxeen, baserrien eta auzoen izenak berreskuratzea izango da ikerketaren xedea.

Irekita dago Amurrioko Udalak deitutako udalerriko eta bertako Administrazio Batzarretako etxeen, baserrien eta auzoen izenen toponimoak berreskuratzeko ikerketa bekarako eskakizunak egiteko epea. Azterlanaren helburua Amurrioko ondare historikoaren kontserbazioa da.

2.000 euroko bekak sei hilabeteko iraupena izango du. Eskuratu nahi duten pertsonek titulazio hauetakoren bat izan beharko dute: lizentziatura, diplomatura edo maila ertaineko LH ikasketak, eta baita EGA edo baliokidea ere, lana euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu beharko delako.

Beka epaimahai baten bitartez esleituko da, eta epaimahaia izango da proiektuak ebaluatu eta aukeratuko dituena. Hautagaiak martxoaren 21era arte izango dute eskaerak aurkezteko epea udaletxeko erregistroan edo Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezarritako bideetako edozeinetatik.

Interesatuek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: curriculuma (ikasketak eta egindako azterlanak zehaztuz), eta ikerketa zein arlotan egingo den, lanaren justifikazioa, gaiaren aurrekariak eta egungo egoera, ikerketaren helburuak, metodologia, lanerako plana eta kronograma eta aurrikusitako emaitzak jasoko dituen txostena.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide