Amurrioko Udalak bat egingo du Asteklimarekin, klimaren aldaketari buruzko Euskadiko astearekin

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko mar. 6a, 07:00

Zuhaitz Eguna ospatuko dute bihar Amurrion.

Gaur -martxoak 6- ibilgailu elektrikoari buruzko hitzaldi-erakusketa egingo da. Amurrioko ikastetxeek Zuhaitz Eguna ospatuko dute martxoaren 7an, zuhaitz autoktonoen landaketarekin.

Amurrioko Udalak bat egin du Asteklimarekin, klimaren aldaketari buruzko Euskadiko lehenengo astearekin, martxoaren 1etik 10era, eta horretarako hainbat jarduera antolatu dira, jende guztiarentzat. Klimaren aldaketari buruzko astearen helburua, herritarrak klimaren aldaketaren aurreko konpromiso pertsonalera mobilizatzea da. Izan ere, ekintza txiki bakoitza asko da. Horretarako, Amurrion hainbat jarduera antolatu dira aste horretarako.

Gaur, martxoaren 6an, ibilgailu elektrikoari buruzko hitzaldi-erakusketa antolatu da Katekesian. 17:00etatik aurrera, udal ibilgailu elektrikoak probatu ahal izango dira, eta 18:00etan, ibilgailu elektrikoen abantailei, prezioei eta mantentze-lanei eta horiek erosteko diru-laguntzei eta bideragarritasunari buruzko hitzaldia emango da. Hitzaldia Valentín Domínguez Energiaren Euskal Erakundeko mugikortasun jasangarriko espezialistak emango du. Hitzaldia amaitu ondoren, berriro egongo da udal ibilgailu elektrikoak probatzeko aukera.

Klimaren aldaketari buruzko astearen barruan, bihar -martxoak 7- Zuhaitz Eguna ospatuko da, Amurrioko lehen hezkuntzako ikastetxeekin. Udalerrian zuhaitz autoktonoak landatuko dira, eta kaxak jarriko dira, landaketa gunetik gertu txoriek eta saguzarrek euren habiak egin ditzaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide