Tailerra Maria Belen Andres Sanchez psikologoak eskainiko du segidako 8 astelehenetan, martxoaren 25etik aurrera, 18:00etatik 20:00ak arte.
Ikastaroak, pertsonaren ongizaterako eta osasun orokorrerako beharrezkoa den oreka fisikoa eta mentala emango duen bizitzeko estilo berria ezartzea bilatzen du, errealitatea interpretatuko duen eskema egokia lortuta eta eraldaketa eta bilakaera pertsonala esperimentatuta.
Izen ematea Udaleko Berdintasun sailean egin ahal izango da martxoaren 22ra arte, udaletxera deituta (945 891 161) edo raguilar@amurrio.eus helbidera idatzita.