Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak osasun integralera eta hazkunde pertsonalera zuzendutako doako ikastaroa antolatu du, pentsatzeko eta sentitzeko modu berriaren garapenari laguntzeko. Izen ematea Udaleko Berdintasun sailean egin ahal izango da martxoaren 18tik 22ra arte.
Tailerra María Belén Andrés Sanchez psikologoak eskainiko du segidako 8 astelehenetan, martxoaren 25etik aurrera. Ikastaroak, pertsonaren ongizaterako eta osasun orokorrerako beharrezkoa den oreka fisikoa eta mentala emango duen bizitzeko estilo berria ezartzea bilatzen du, errealitatea interpretatuko duen eskema egokia lortuz eta eraldaketa eta bilakaera pertsonala esperimentatuz.
Izen ematea Udaleko Berdintasun sailean egin ahal izango da, udaletxera deituz (945891161) edo raguilar@amurrio.eus helbidera idatziz.