Amurrioko Udalak berrerabileraren aldeko apustua egin du, Euskadin aitzindaria den eta ikastetxeen, gizarteko eragileen, kirol edo kultur taldeen bitartez herritarren partaidetza bilatzen duen ekimenaren bitartez. GiveBoxen helburua, egoera onean egon arren jadanik balio ez diguten tresnei bigarren aukera ematea da, udalerrian jarriko diren puntuetan utziz.
GiveBox bat, erraz iristeko leku publikoan jarrita dagoen edozein gauza, armairu edo kutxa izan daiteke. Bertan, jendeak, inolako bitartekaritza ekonomikorik gabe konpartitu nahi dituen objektuak utzi edo jaso ditzake.
Proiektua bultzatzeko eta ezagutarazteko, parte hartu eta euren GiveBoxa sortu gura duten Amurriko elkarte eta talde guztiei bilera batera deitu zaie, martxoaren 27an, arratsaldeko 18:30ean, katekesiko aretoan.
Europako hainbat hiritan arrakasta lortu duen proiektua Berringurumena 2018 Programaren barruan dago: Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen IHOBEren %90eko finantzaketa duten berrikuntza eta erakusketa proiektuak.