Duela denbora gutxi, Amurrioko Udalak berriztatu egin du Bikarte ongintza elkartearekin duen lankidetza hitzarmena. Akordio horren bitartez, elkarteak laguntza ekonomikoa jasotzen du, kutsadura maila altuko guneetatik, familia desegituratuetatik edo umezurztegietatik datozen adingabe errusiarrei eta bieloerrusiarrei zuzendutako aldi baterako oporretako harrera programari udalerrian jarraipena emateko.
Emandako diru-laguntza 3.880 eurokoa da, eta muturreko zaurgarritasun egoeran dauden herrialdeetatik datozen umeei Amurrioko familiatan epealdi batean egoteko aukera eskaintzera daude zuzenduta. Programa horren bitartez, beste helburu askoren artean, adingabeek euren osasun fisikoa eta psikologikoa hobetzea eta beste haur batzuekin sozializatzea, adiskidetasun harremanak ezarriz, lortzen da.