Arabako Foru Aldundia eta Amurrioko Udala boluntarioak ari dira bilatzen udalerrian, liztor asiarraren erreginak harrapatzeko tranpa gehiago jarri eta indartu nahi duen proiektu pilotua aurrera eraman ahal izateko. Helburua 50 tranpa jartzea eta horien eraginkortasunari buruzko datuak jasotzea da, erlezaintzaren sektorea kaltetzen ari den espezie inbaditzaile honen erreginak harrapatu ahal izateko.
Horretarako, beharrezkoa da proiektuan boluntarioek parte hartzea eta, ondorioz, informazio bilera deitu da datorren apirilaren 5ean, eguerdiko 12:00etan, Amurrioko Udaletxeko osokoen aretoan, proiektuan parte hartu gura duten pertsona guztiei informazioa emateko.
Boluntarioek zenbait tranpa jarri eta harrapaketei buruzko datuak hartu beharko dituzte astero, proiektuak irauten dituen zortzi asteetan. Udala izango da partaideen informazioa bildu eta jasotako informazio hori Arabako Foru Aldundira bidaliko duena.