Amurrioko Udalak, Udalaren iritziz estrategikoak diren zenbait proiekturen inguruan Amurrioko herritarrek egiten duten balorazioa ezagutzeko ekimena jarri du martxan, udal kudeaketa orokorra egokitzeko hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko xedez.
Horretarako, proiektu estrategikoak jasotzen dituzten liburuxkak banatu ditu postontzi guztietan, eta horiekin batera, proiektuen aurreko gogobetetze maila adierazteko formularioa (1etik 5era baloratuz). Era berean, partaideek euren erantzuna argumentatzeko edo zerbait aipatzeko aukera izango dute.
Baloratu beharreko proiektuak hauek dira:
- PILOTALEKU KALEKO URBANIZAZIO ETA EGOKITZAPEN LANEN PROIEKTUA
- OSASUN ETXEA
- NERBIOI IBAIKO PARKE LINEALA
- AMURRIO LAGUNKOIA
- ZAHARTZE AKTIBOA
- TOKI ETA ESKUALDE ENPLEGU PLANAK
- HAZ
- ERABILERA ANITZEKO ZELAI BERRIAREN ERAKETA
- SANEAMENDU SAREAREN ZAHARBERRITZEA
- PARTAIDETZAN OINARRITUTAKO AURREKONTUAK
Proiektu horiei buruzko balorazioak Kiroldegian, Liburutegian, Udaletxean eta Kultur Etxean utzi ahal izango dira, udal instalazio horietan maiatzaren 3ra arte egongo diren hautestontzietan.
Ekimenean lortutako emaitzak udal webgunean argitaratuko dira.