Amurrioko Udalak “Zure iritziak balio du” inkesta kaleratu du, kontsumo ohiturak ezagutzeko eta negozio aukera berriak hautemateko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko api. 17a, 07:00

Inkestarentzako sortu duten logoa. / Amurrioko Udala

Inkestaren bitartez, toki mailan kontsumitzeko dauden motibazioak edo oztopoak ezagutu nahi dira, eta baita modu positiboan baloratzen dituzten edo hobetu daitezkeen alderdiei buruz herritarrek duten iritzia ere. Udaletxean, Kultur Etxean, Kiroldegian eta Nagusi Etxean egongo da eskuragarri paper formatuan. Amurrioko Udalaren eta Amurrio Bidean-en webguneetan online egin ahal izango da.

Amurrioko Udalak inkesta prestatu du, merkataritza biziberritzeko eta merkataritza sektorearekin erlazionatutako enpresa ekimen berriak martxan jartzeko aukerak aztertzeko xedez. “Zure iritziak BALIO DU” inkesta, Amurrion egiten ari den eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren diru-laguntza duen Merkataritza Sektorearen Bideragarritasun Azterlanaren barruan dago.

Joan den abenduan udalerriko merkataritza lokalen inbentario geoerreferentziatua egin ostean, proiektua bigarren etapan dago, herriko merkataritza sektorearen azterlan sakona. Fase horretan tokian tokiko lana egingo da, kontsumitzaileek Amurrioko merkataritzari dagokionez adierazten dituzten iritziak, arazoak edo/eta beharrak ezagutzeko xedez.

Horretarako, herritarrei zuzendutako “Zure iritziak BALIO DU” inkesta diseinatu da, euren kontsumo ohiturak eta toki mailan kontsumitzeko dauden motibazioak edo oztopoak eta modu positiboan baloratzen dituzten edo hobetu daitezkeen alderdiak ezagutzeko xedez.

Datu horiek batu eta gero, udalerrian bete gabe dauden beharrak identifikatu dira, ondorengo ideia fasean behar horiei erantzuteko, sorkuntza saioetan merkatariekin, herritarrekin eta administrazioarekin batera landuko diren hobekuntzarako edo/eta ekintzailetzarako proposamenen bitartez.

Inkesta paper formatuan egongo da eskuragarri udalerriko lau puntu estrategikotan: Udaletxean, Kultur Etxean, Kiroldegian eta Nagusi Etxean postontziak jarri dira, inkestak biltzeko. Online ere egin ahal izango da, Amurrioko Udalaren eta Amurrio Bidean-en webguneetan. Inkestak jasotzeko epea maiatzaren 10ean amaituko da.  

Udaletik deia egiten zaie herritar guztiei proiektuan parte hartze aktiboa izan dezaten, inkesta betetzeko edo ekainaren hasieran antolatuko diren sorkuntza saioetan parte hartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide