Datorren maiatzaren 18an Amurriok, bertako Udalak, Aiara Dantza Taldeak eta Ohiturak Elkarteak antolatutako Euskal Jaiaren beste edizio bat jasoko du. Jardunaldiak jarduera egitarau zabala jasoko du, goizeko 9.00etatik hasita, mendi ibilaldiarekin. Aurten, Luhartz eta Txapelak bat taldeen emanaldiak azpimarratu behar dira.
Euskal Jaia 2019ko programazio osoa:
9:00 // Mendi ibilaldia, Mendiko Lagunak taldearen eskutik
12:00 // Txupinazoa Juan Urrutia plazan
12:30 // Euskal Dantzen erakustaldia Juan Urrutia plazan
Aiara Dantza Taldeko dantzari eta dantzari ohiak
13:45 // Kalez kale kantari, Txapelak Bat taldearekin
15:00 // Bazkaria parkean
16:00 // Kantukada parkean
17:00 // Pilota partiduak Udal Pilotalekuan, pelotazale klubaren eskutik
18:30 // “Festamendua” dantza ikuskizuna Tio Teoren Semeak taldearekin, plazan
19:00 // Talo, sagardo eta txakolina postua
20:00 // Erromeria Luhartz taldearekin