Rubén Lucas Garcíak aurkeztu duen “Eskuak” izeneko lana izan da Amurrioko Udalak antolatutako 2019ko Jaietako Kartel Lehiaketaren irabazlea. Murtziatik datorren irabazleak sariaren 800 euroak bereganatuko ditu.
Kartel irabazlearen aukeraketaz gain, epaimahaiak umeei zuzendutako 2019ko jaietako Kontrazalaren Lehiaketari buruzko bere irizpena ere eman du. Hiru sari banatu dira:
Kontrazalen Lehiaketako lehen saria: “Koadrilen zuhaitza” lana aurkeztu duen Josu Pikazak 60 euroko saria jasoko du eskolako materialean.
Kontrazalen Lehiaketako bi akzesitak Unai Hernándezek eta Nahia Hidalgo Garcíak eramango dituzte.
Hiru irabazleek jasotako sariak, Amurrio Antzokian erabiltzeko zinebono batekin osatuko dira.
Gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera banatuko dira sariak Bañueta kiroldegiko atarian, eta aurkeztutako lan guztiak erakutsiko dituen erakusketa inauguratuko da. Erakusketa maiatzaren 24ra arte bisitatu ahal izango da. Aurten 10 izan dira Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanak, eta 72 Kontrazalen Lehiaketara bidalitako proposamenak.