Aldai kaleko aparkalekuetako hormak beheretuko dituzte, segurtasuna hobetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko mai. 16a, 07:39

Aldai kaleko aparkalekuen eremua. / Amurrioko Udala

Dagoen hormaren altuera erdia baino gehiago murriztu da, oinezkoen eta gidarien ikusgaitasuna hobetzeko.Aparkalekuak oinezkoen sarbide berria du, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Amurrioko Udalak irisgarritasun eta segurtasun hobekuntzak egin ditu Aldai kalean dagoen aparkalekuan. Aparkalekuak bertara sartzeko horma bat zeukan, eta horren altuera murriztu egin da, oinezkoek eta ibilgailuek ondo ikus dezaten. Aparkalekurako beste sarbide bat egokitu da.

Hobekuntza lanak joan den astean amaitu ziren, eta horma erdia baino gehiago murriztu da. Obrak amaitzean izango duen altuerari esker, Amurrioarrek eserleku gisa erabili ahal izango dute. Horrela, aparkalekutik irteten den edo bertara sartzen den edozeinek inguruaren ikuspegi osoa izan dezake. Gainera, aparkalekurako beste sarbide bat egokitu da, oinezkoen segurtasuna hobetuz.

Lanak genero ikuspegia ere barne hartzen du. Izan ere, egin aurretik, Udaletik udalerriko emakumeen elkarteekin harremanetan jarri ziren, lan horietan hobekuntzak jasotzeko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide