Sexu aniztasuna aldarrikatu dute antzezlanen, kabaretaren, ipuinen, dokumentalen eta hitzaldien bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko mai. 16a, 07:02

Ortzadarraren ikurra ikusgai egongo da udal eraikinetan. / Aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, datorren ostiralean, maiatzaren 17an, hasiko den programazioa prestatu du, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta.

Jarduerak ekainaren 28ra, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunera, arte luzatuko dira. Programatutako jardueren bitartez, sexu orientazioaren edo genero izaeraren ondoriozko bazterkeriaren kontra sentsibilizatzea eta borrokatzea bilatzen da.

Ostiral honetan emango zaio hasiera programazioari, banderak jarriz udal eraikinetan, eta eguerdiko 12:00etan Juan Urrutia plazan egingo den elkarretaratze instituzionalarekin.

Horrez gain, ostiraletik ekainaren 9ra, Bañueta kiroldegiak, gayek, lesbianek, transexualek eta beste gutxiengo sexual batzuek euren eskubideen defentsan aurrera eraman duten borroka markatu duten une batzuk erakusten dituen “Borroka baten koloreak” erakusketa jasoko du.

Liburutegiak “Neska-mutilak. harremanak” izeneko ipuin-kontalari saioa jasoko du maiatzaren 21ean, 17:00etan. Hainbat istorioren bitartez, ortzadar bandera edo sexu bereko pertsonen arteko harremanak onartzen eta euren generoarekin zelan sentitzen diren ikusten erakutsiko dute, errespetua lantzeko helburuz, bizikidetza sustatuz.

Amurrioko DBHko 2., 3. eta 4. mailako ikasleek Homofobiari, Transfobiari eta Bifobiari buruzko hitzaldi batean hartuko dute parte maiatzaren 22an, goizeko 11:00etan, Antzokian.

Ekainaren 3an, Antzokiak, “Bide zuzenak, ibilbide okerrak” dokumentalaren emanaldia jasoko du. Gasteizko eta Arabako LGTBI mugimenduen azken 25 urteetako historia kontatzen du. Emanaldia 20:00etan izango da, doako sarrerarekin.

Ekainaren 7an “Revista-cabaret trans, con le Enfermera Asesina y Montse Villana” antzezlana eskainiko da Antzokian. Ikuskizunerako sarrera ere doakoa izango da.

Amaitzeko, ekainaren 28an, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, LGTBI banderaren koloreak dituen biniloa jarriko da Landaburu kalean dagoen markesinan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide