Aurkeztutako proiektuak, udal eraikinetan autokontsumora zuzendutako elektrizitatea sortzeko eguzki instalazio fotovoltaikoak ezartzea proposatzen du. Iturri berriztagarrietatik datozen energien erabilera ezinbestekoa da energiaren kontsumoa murrizteko, eta klimaren aldaketaren kontra borrokatzeko, atmosferara negutegi efektua duten gasen isurketak murriztuz.
Gaur egun, Amurriok 21,4 eguzki kilowatt fotovoltaiko ditu zenbait udal eraikinetan, udaletxean, energia berriztagarrien Aresketamendi parke tematikoan, Zabaleko ikastetxean edo garbigunean. Udalerrian eguzki instalazioen presentzia handitzeko xedez, Udalak 70.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusi du, proiektua aurrera eramateko.
“Udalak garapen jasangarriaren eta klimaren aldaketaren kontrako borrokaren alde lan egiteko konpromisoa du. Horregatik, horiek bultzatzen lagunduko duten neurriak sustatzen jarraituko dugu, iturri berriztagarrietatik datorren energia erabiltzeko eguzki panel gehiago instalatuz, adibidez”, azaldu du Josune Irabien Amurrioko jarduneko alkateak.