Tratamendu horren bitartez gaixotasuna prebenitzea eta oraindik osasuntsu dauden pinudietara zabaltzea saihestea bilatzen da. Tratamendua, oxido kuproso %75 WG proiektatuko duen kanoia eramango duen traktore batekin egingo da.
Landuko diren guneak Askarganeko igoera, Bostaretxeta, Bardaola, Mendi eta Errioaspe izango dira.
Lanak asteburuan hasiko dira, klimatologiaren eta pinudietara heltzeko baldintzen arabera, astebete luzatu daiteke.
Klimaren baldintzak eta esporen kontzentrazioa dela eta, hau da tratamendua aurrera eramateko unerik egokiena. Lanak, foru arautegiaren gainbegiratzeaz eta betetzeaz arduratzen den Arabako Foru Aldundiko Baso Zaintza zerbitzuarekin eta Arabako Basogintza elkartearekin koordinatzen dira.
Horiek dira probintzian aurrera eramaten diren tratamendu guztiak koordinatzearen arduradunak.
150 hektarea baino gehiago Amurrion
Amurrioko Udalak tratamendua gauzatuko duen baso publikoko hektareez gain, inguruko zenbait jabetza pribatutan ere egingo da, Lezaman, Larrinben edo Baranbion, besteak beste. Guztira, udalerri osoan 150 hektarea baino gehiagotan jardungo da.