Amurrioko Udalak, Josune Irabien alkatearen agintaldi berriak martxan jarriko duen udal antolakuntzaren eta funtzionamenduaren eraketa onetsi zuen ostegun goizean.
Amurrioko Udala Udalbarria izeneko barne antolakuntza sistema berrian murgilduta dago. Sistema horrek bikaintasuna eta eraginkortasuna bilatzen ditu Udalaren administrazio kudeaketan.
Udala hiru arlo handitan egongo da banatuta: Josune Irabien komisio buru izango den Lurraldea; Txerra Molinuevo buru izango den Herritarrak; eta Alberto Artetxeren esanetara egongo den Antolakuntza.
Hiru batzorde horiek hilean behin elkartuko dira, eta sail hauek bilduko dituzte.
- Lurraldea: Ingurumena, Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak, Jarduera Ekonomikoak, Administrazio Batzarrak, Nekazaritza, Mendiak eta Abeltzaintza.
Herritarrak: Gizarte Ekintza, Euskara, Herritarren Partaidetza, Berdintasuna, Kultura, Jaiak, Amurrio Antzokia, Kirolak, Osasuna, Hezkuntza, Gazteria, Adinekoak.
Antolakuntza: Ogasuna eta Ondarea, Ekonomiaren Sustapena, Turismoa eta Enplegua, Langileak eta Funtzio Publikoa, Herritarren Arreta.
“Hiru arlo handi eratuko dira, langile teknikoen antolakuntzara egokitzeko, eta antolakuntza hori emaitza onak ematen ari den beste udalerri batzuk hartuko dira erreferentzia gisa. Komisio kopurua 10etik 3ra igaroko da, eta horrela arloen koordinazioa hobetuko da”, azaldu du Josune Irabien Amurrioko alkateak.
Euskara, Ingurumen, Hirigintza, Obra eta Zerbitzu arloetako arduraduna izango den alkateak hauen esku utziko ditu ondoren adierazten diren arloak:
- Txerra Molinuevo: Lehenengo alkateordea eta Ekonomiaren Sustapen, Turismo eta Enplegu, Langile eta Funtzio Publiko eta Herritarren Partaidetza zinegotzia.
- Estíbaliz Sasiain: Bigarren alkateordea eta Kirol, Adineko, Osasun eta Hezkuntza zinegotzia.
Alberto Artetxe Vicente: Ogasun eta Ondare eta Herritarren Arreta zinegotzia. - Eduardo Saratxaga: Gizarte Ekintza zinegotzia.
- Nuria López: Kultura, Jai eta Amurrio Antzokiko zinegotzia.
- Juan Cruz Apodaca: Administrazio Batzar, Mendi eta Abeltzaintza, Jarduera Ekonomiko zinegotzia.
- Ixone Saratxaga: Ingurumena, Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak, Berdintasuna, Gazteria.
Osteguneko osokoan Udal Korporazioan liberazio erregimenean geratzen diren hautetsiak erabaki dira. Aurreko agintaldian bezala, bi izango dira. Alkateak 61.981,71€-ko soldata gordina jasoko du, hau da, aurreko agintaldiko berbera.
Udal Gobernu Batza, Udalean ordezkaritza duten talde guztietako ordezkariek osatuko dute.