Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak jai ez sexisten eta berdintasunean oinarritatutakoen aldeko kanpaina prestatu du, indarkeria matxistaren prebentziorako eta identifikaziorako eta jaietako eta aisiako testuinguruetan pertsona guztien errespeturako eta bizikidetzarako kontzientziaziora zuzendutako jarduerekin.
Kanpaina, jaietan parte hartzen duten gazteengan zentratuko da. Informaziorako eta kontzientziaziorako Beldur Barik Gunea izango dute eurentzat, eta baita preserbatiboaren erabilera sustatzeko Gehitu kanpaina ere. Horrez gain, umeei bideratutako familia antzerkia ere programatu da, ipuin herrikoien bitartez errespetua eta bizikidetza lantzeko.
“Amurrioko jaietan udalak indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin duen konpromisoari eusten dio, eta horretarako ezinbestekoak dira prebentzioa eta gure neska gazteen ahalduntzea. Hori dela eta, aurrera jarraituko dugu informazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa ekarriko duten kanpainak garatzen, indarkeria matxistaren agerpen guztien aurrean zero tolerantzia erakutsiko duen gizarte kontzientzia sortzeko”, azaldu du Estíbaliz Sasiain Berdintasun zinegotziak.
Horretarako, Berdintasun Sailetik, herriko jaietan hiru jarduera egitea proposatu da:
1-Sexualitatea modu librean, positiboan eta seguruan bizitzea sustatuko duen eraso sexistarik gabeko Beldur Barik Gunea. Horrez gain, neskak leku horretara joan ahal izango dira, behar dituzten baliabideak eta informazioa bilatzeko edo konpartitzeko.
Standa Larrinaga kalean egongo da abuztuaren 12an eta 14an, 19:00etatik 22:00etara eta 21:00etatik 24:00etara, hurrenez hurren. Gune horretan, Berdintasun Sailetik egin diren informazio liburuxkak, pegatinak, txapak, eskumuturrekoak eta poltsak egongo dira eskuragai.
2-Preserbatiboaren erabilera sustatzeko Gehituren kanpaina. Jaietako egun guztietan aurrera eramango den kanpainan, osasunari eta prebentzioari buruzko informazioa duten liburuxketan bilduta egongo diren preserbatiboak banatuko dira. Banaketa txosnetan eta jai guneetan egingo da.
3-“Kalean otso, etxean uso” familia antzerkia. 2 urtetik aurrerako umeei zuzenduta eta ezustez eta irudimenez beteta egongo den antzezlan horren bitartez, Patata Tropikala antzerki konpainiak hainbat ipuin herrikoi uztartuko ditu, errespetua eta bizikidetza modu dibertigarrian eta pedagogikoan lantzeko. Antzezlana abuztuaren 17an eskainiko da, 19:00etan, San Antongo Merkatuan.
Playlist
Berdintasun sailak antolatu dituen jarduerekin batera, musika ez sexista entzuteko barraken artean banatuko den 116 abestiz osatutako zerrenda prestatu da.