Amurriok Europako Mugikortasun Jasangarriaren astearekin egingo du bat irailaren 16tik 22ra

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko ira. 13a, 07:00

Iazko Mugikortasun Astearen aurkezpena.

“Egin oinez gurekin!” goiburuarekin, bizikletaren erabilera eta oinez ibiltzea sustatuko dira, automobilaren alternatiba gisa.

Amurriok bat egingo du aurten Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin, modu seguruan oinez ibiltzea eta pedalei eragitea zentratuta dagoen “Egin oinez gurekin!” goiburuarekin, irailaren 16tik 22ra aurrera eramango diren zenbait jarduerarekin. Programatutako jarduerak udalerriko kirol taldeen eta ikastetxeen artean egingo dira. Horrez gain, irailaren 16rako, jende orori bideratutako pasealdi osasungarria programatu da, Juan Urrutia plazatik abiatuta, arratsaldeko 18:00etan.

Europa mailako ekimenaren helburua, hiriei garraio jasangarri neurriak sartzera eta sustatzera eta herritarrei, automobilaren erabileraren aurreko alternatibak probatzera gonbidatzea da.  Horretarako, lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleen eta kirol taldeen artean, ikastetxeetara eta kirol jardueretara bizikletaz eta oinez joatea sustatuko da, eta herritarrek identifikatzeko txaleko bat jasoko dute.  

Horrez gain, lehen hezkuntzako seigarren mailako Amurrioko ikasleek bide segurtasunari buruzko hitzaldiak jasoko dituzte. Ikasleak eurak izango dira udalerrian mugitzeko zailtasunak jartzen dituzten zibikoak ez diren portaerei zehapen sinbolikoak jartzearen arduradunak, txarto aparkatuta dauden ibilgailuak edo okupatuta dauden espaloiak, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide