Amurrioko Udalak irisgarritasuna hobetuko du Udaltzaingoaren eraikinean

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko ira. 25a, 07:00

Bi hilabete beharko dituzte obrak egiteko. / Aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak aste honetan hasiko ditu Aldai kaleko 3aren behealdean dauden Udaltzaingoaren bulegoetarako irisgarritasuna hobetzeko lanak. Obrek bi hilabete inguru iraungo dute.

Jarduketa horretan, une honetan dauden eskaileren ordez, espaloiaren eta eraikinaren sarreraren artean dagoen metro bateko kota gaindituko duen arrapala jarriko da. Horrez gain, sarbidea beste eskailera batzuekin osatuko da. Lan hori, indarrean dagoen arautegia betetzeko Udalak martxan jarri duen Amurrioko Irisgarritasun Planaren barruan dago.

Obrak 34.101,99€-ko inbertsioa eskatuko du, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso ditu.

Irisgarritasun arloko hobekuntzak hiri ingurunean
Udalerriko irisgarritasuna hobetzea Amurrioko Udalaren lehentasunezko helburua da. Hori dela eta, diru-laguntza eskatu zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, udalerriko oinezkoentzako ibilbideetan eta igarobideetan irisgarritasuna hobetzeko zenbait jarduketa egiteko.

Diru-laguntzaren xede diren lanen barruan, une honetan indarrean dagoen irisgarritasun arautegira egokitzeko lanak sartuko lirateke, Aldai, Etxegoien eta Jose Medinabeitia kaleek bat egiten duten inguruko oinezkoentzako ibilbideetan eta igarobideetan. Bigarren jarduketa Lexarraga plazan egingo litzateke.

Jarduketa horiek aurrera eramateko aurrekontua 81.766 eurokoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide