Amurrioko egutegian markatutako hitzorduetako bat da Amurrioko Trailrunning Taldeak antolatuta eta Montes Solidarios elkartearen laguntzaz Olentzerorekin egiten den Babio mendiko igoera, abenduaren 24an.
Aniztasun funtzionala duten pertsonek jarduera horretan parte hartzeko beharrezkoa zen Gasteiztik egokitutako aulki bat ekartzea. Horrek zailtasun logistikoak eta aulkiaren erabilera mugatuagoa sortzen zituen.
Hori dela eta, Amurrion mugikortasun urria duten pertsonen parte hartzea izan dezaketen jarduera gehiago antolatu ahal izateko eta erabilera errazteko, Amurrioko Trailrunning Taldeak egindako eskariari erantzuten dion aulki egokitua eskuratu du Amurrioko Udalak.
Amurrion egindako irteerak Abel Fernadezek gidatuko ditu, 3 urtetan praktikak egin ditu eta trebakuntza jaso du Montes Solidarios elkartearekin. Ibilbideak egiteko boluntarioak behar dira, baina lehenengo trebakuntza saio txikia egin beharko dute.
“Amurrioko Trailrunning Taldeak aulki egokitua eskuratzeko egin duen proposamena ilusio handiz jaso dugu udalean, izan ere, gure iritziz, talde horretatik, Montes Solidarios elkartearekin batera, lan bikaina egiten da. Amurrioko Udalak beti jarraituko du elkartasuna eta kirola bateratzen dituzten horrelako ekintzak laguntzen”, azaldu du Josune Irabien Amurrioko alkateak.
Amurrioko Udalak 3.900 euro bideratu ditu aulkia eskuratzera.