Reforamurrio Enpresaldea enpresen haztegira eta zentrora sartzeko deialdi berria

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko abe. 6a, 08:00

Refor enpresaldea, airetik. / Ruben Ladron de Gebara

Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da abenduaren 2tik 27ra.

Lokalak zerbitzuen sektoreko (“Bulegoak”) jarduerak egiten dituzten edo egingo dituzten enpresentzat edo pertsona ekintzaileentzat dira.

Modulu edo bulego bakoitza alokatzeko prezioaren barnean sartzen dira lokal bakoitza erabiltzean sortutako gastuak: elektrizitatea, zuntz optiko bidezko Internet lotura, berokuntza-sistema, garbiketa eta abar. Prezio horretan sartuko dira, halaber, partekatutako zerbitzu batzuk, hala nola harrera-lekua, office-a, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema eta bilera-gelak.

Jarduera hasi behar duten edo jarduera hasi zutenetik hiru urte baino gutxiago daramaten enpresek edo pertsona ekintzaileek eskaera aurkeztean prezio hobaridunak izango dituzte kontsolidatutako enpresen aldean.

Gainera, hobari gehigarriak ezarriko zaizkie enplegua sortzen duten enpresei, sortutako lanpostuen arabera (% 20tik % 37ra), bai eta egiten duten jarduera dela-eta berritzailetzat jotzen direnei ere (% 10etik % 25era). Bi hobari-portzentajeak bateragarriak izango dira, betiere % 50 gainditzen ez badute.

Orain bertan, bederatzi enpresa daude instalazioetan, eta bi modulu daude libre (32,64 m2 eta 34,66 m2 artekoak).

Coworking gunea
34,66 metro karratuko bulego partekatu bat da, eta Reforamurrio Enpresaldeko lehen solairuan dago. Lokalak lau lanpostu, bilera-mahaia eta bulegoko altzari espezifikoak ditu, bai eta Interneterako konexioa ere, eta erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak ere erabili ahal izango dituzte, bestak beste bilera-gelak, harrera-lekua eta office-a.

Gunea lan egiteko eremu mugatu bat behar duten eta bulegoa partekatzeko arazorik ez duten pertsonentzat edo enpresentzat dago pentsatuta, betiere diseinuarekin, IKTekin, industriari lotutako zerbitzuekin eta halakoekin lotutako jarduera bat gauzatzen badute edo gauzatuko badute. Gunera sartzeko 26,09 euro gehi BEZa ordaindu behar dira hilean.

Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek Amurrio Bideanen (El Refor Kalea z/g) eskura dezakete informazioa, 945 891721 telefonora deituta edo administracion@amurriobidean.org helbidera idatzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide