Amurriok Errotatxu eta Bañuetaibar kaleen arteko bidegorri proiektuaren erredakzioa esleitu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2019ko abe. 15a, 07:00

Errotatxu eta Bañuetaibar kaleen artean eraiki nahi dute bidegorria. / Aiaraldea.eus

Tarte hori gauzatzeak Parke Linealetik doan eta hiri lurzoruaren barruan dagoen ibilbidea amaitzea ekarriko du. Bizikleta bidezko mugikortasun azterlana egingo da, udalerriko bidegorri sarearen inguruan beharrezkoak diren jarduketak identifikatzeko eta lehentasunak ezartzeko. Bi proiektuak, Udalak bizikletaren erabilera sustatzeko bultzatu dituen jarduketen barruan daude.

Amurrioko Udalak udalerriko bidegorri sareari jarraipena ematearen aldeko apustua egin du. Hori dela eta, bizikletaren erabilera sustatzeko jarduketen barruan, Errotatxu eta Bañuetaibar kaleen artean doan trazatu proiektuaren idazketa esleitu da. Gainera, bidegorri sarearen hobekuntzarako mugikortasun azterlana egingo da. Proposamena, aurten egin den eta partaidetzan oinarrituta dagoen AmurriokoEKIN aurrekontu prozesuaren ondorioa da.

Mugikortasun jasangarriaren bultzada da Udalaren lanaren ardatzetako bat. Hori dela eta, beharrezkoa da Amurrioko bidegorri sarearen etengabeko hobekuntzan aurrera egitea. Ildo horretan, eta partaidetzan oinarritutako aurrekontuen kanpainan boto gehien jaso zuen ekimenetako bat izan zela kontuan izanda, Errotatxu eta Bañuetaibar kaleen arteko bidegorri proiektuaren idazketa egingo da.

Nerbioi ibaiaren ondoan dagoen oinezko eta bizikleta sarea luzatuko duen 200 metroko trazatua da. Tarte hori egin ondoren, Parke Linealetik doan eta hiri lurzoruaren barruan dagoen ibilbide osoa amaitutzat emango da.

Mugikortasun azterlana
Amurrioko bidegorrien hobekuntzarekin batera, Udalak bizikleta bidezko mugikortasun azterlana egingo du, beharrezkoak diren jarduketak identifikatzeko eta lehentasunak ezartzeko. Azterlana Intra, Ingeniería de tráfico S.L. enpresak egingo du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide