Behar izanez gero, hitzordua eska daiteke Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan. Diruz lagunduko dira 2020 ekitaldian Arabako taxi-zerbitzua garraiobide gisa erabiltzeagatik egindako gastuak, baldin eta joan-etorrien jatorria eta helmuga Euskal Autonomia Erkidegoan badaude.
Eskaerak egiteko epea 2020ko urriaren 31n amaituko da. Bono Taxi laguntzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero (esaterako, bete beharreko baldintzak), Amurrioko Udalari kontsulta dakioke, Herritarren Arreta Zerbitzuaren edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bidez.