Igande honetan, urtarrilaren 26an, Reforrek, lehen aldiz Espainiako Atletismo Federazioaren egutegian dagoen Amurrioko krosaren bigarren edizioa hartuko du. Goizean zehar, 17 lasterketa egongo dira, 10:00etatik aurrera.
Oinkariak Atletismo Klubak antolatzen eta Amurrioko Udalaren laguntza duen probak Euskadi osotik eta gertuko lurraldeetatik etorritako 800 atleta baino gehiago bilduko ditu. Adin guztietako korrikalariak elkartuko dira, federatu maila guztietakoak, eta 1.000 metrotik 9,5 kilometro arteko distantziak egingo dituzte.
Horrez gain, 11:00etan, lasterketa herrikoia egingo da. Lasterketa horretan parte hartu nahi dutenek www.kirolprobak.com webgunean izena emanez parte hartu ahal izango dute. Izen-ematea ostiralera arte egin ahal izango da.
RFEAko proba ofiziala
Amurrioko Krosaren bigarren edizioa Espainiako Atletismo Errege Federazioaren egutegian sartu da lehen aldiz proba ofizial gisa. “Oso pozik gaude Espainiako Federazioak antolatzen duen kros egutegi ofizialaren barrura sartuta eman dugun pausoarengatik. Hazteko lanean jarraituko dugu”, azaldu du Pablo Mas Oinkariak Atletismo Klubeko presidenteak.