Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako “Arimaren sekretuak” tailerrak, bizitzeko estilo berria izan nahi duten 60 emakume elkartuko ditu datozen hilabeteetan. Asteartean hasi zen ikastarorako izen-ematea pare bat egun eskasean bete zen. Hori ikusita, otsailaren 20an hasiko den beste bat antolatu da, itxaron-zerrendan geratu ziren emakume guztiek parte hartu ahal dezaten.
Buruko osasunean eta teknika psikoterapeutikoetan espezializatutako Maria Belen Andres psikologoak emango du “Arimaren sekretuak” tailerra. Tailerraren helburu nagusia bizitzeko estilo berria ezartzea da, genero ikuspegia barne hartzen duen errealitatea interpretatzeko eskema pertsonal egokia eskuratuz. Tailerra bi orduko 8 saiotan egingo da, 18:00etatik 20:00etara, astean behin. Formatu horrek saio bakoitzean ikasitakoa astean zehar entrenatzeko eta finkatzeko aukera emango die parte-hartzaileei.
Tailerra bi bloke handitan banatuta egongo da. Alde batetik, mindfulness entrenamendu bat egingo da, burua lasaitzen, oraingo unea arretaz bizitzen eta norberaren errealitatearen kontrola eskuratzen ikasteko. Meditazioan eta pentsamenduen eta emozioen kontrolean trebetasuna lortu ondoren, ikastaroaren bigarren zatia helburu pertsonalak egiaztatzera zuzenduko da, autoestimua eta autoezagutza landuz, dekretu pertsonalak eta helburu-mapa gauzatuz, eta ametsak eta desioak erakartzeko teknika espresak erabiliz.