Covid-19aren pandemiak sortutako egoera dela eta, Amurrioko Udalak, egoera horrek ekonomian izango duen egoera negatiboa arintzeko erakunde guztiak martxan jartzen ari diren neurriei eta programei buruzko informazio guztia jarriko du udalerriko enpresen eta autonomoen esku.
Amurrio Bideanen, Amurrioko Udalaren esku dagoen Toki Garapenerako sozietatearen, amurriobidean.eus webgunearen bitartez, edo telefonoz, 945891721 zenbakira deituz edo era telematikoan autoempleo@amurriobidean.org helbidera idatziz, ETE eta autonomo guztiek (merkataritza, ostalaritza, industriako eta zerbitzuetako enpresak…) xehetasun osoz ezagutu ahal izango dituzte eskuratu ditzaketen laguntzak eta maileguak eta, beharrezkoa izanez gero, behar diren formularioak betetzeko laguntza ere emango zaie.
Martxan jarri diren laguntzen artean, nabarmentzekoak dira Gizarte Segurantzak ematen duen "jarduera eteteagatiko prestazioa autonomoentzat" izenekoa, eta Elkargik eta Eusko Jaurlaritzak batera abian jarri duten eta %0ko interesa duen finantzaketa lerroa.
Horrez gain, Arabako Foru Aldundiak, beste eragile ekonomiko batzuekin eta garapen agentzien eta koadrilen laguntzarekin, ayudasarabacovid19.eus webgunea jarri du martxan. Bertan, Estatuak, Autonomia Erkidegoak eta Arabako Foru Aldundiak berak ematen dituen laguntza guztiak biltzen dira, eta baita bestelako informazio garrantzitsua ere.