Proposamenak apirilaren 29ra arte, 14:00ak baino lehen, bidali ahal izango dira, partehartzea@amurrio.eus helbidera, edo WhatsApp bidez, 605715240 zenbakira, izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa adierazita. Kategoria bakoitzeko 3 lan onenak 100 €, 75 € eta 50 €-ko txartelak jasoko dituzte 2020an zehar Amurrioko merkataritzan eta ostalaritzan gastatzeko.
Amurrioko Udalak abian jarri du "Etxean koronabirusagatik" programa, Amurrioko bizilagunak konfinamenduan bizitzen ari diren esperientziak partekatzeko. Esperientzia horiek marrazki, mikrorkontaketa edo olerki eta bertso batean islatu ahal izango dira, apirilaren 29a baino lehen.
Marrazkien kategorian, 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, lanak A4 orrietan egin beharko dira eta eskaneatuta edo argazki bidez bidali ahal izango dira. Kategoria horren barruan 3 adin tarte bereizten dira: 4 eta 6 urte bitartekoak (2014-2016. urteetan jaiotakoak); 7 eta 9 urte bitartekoak (2011-2013. urteetan jaiotakoan); eta 10 eta 12 urte artekoak (2008-2010. urteetan jaiotakoak).
Mikrokontaketak eta olerkiak 12 urtetik gorakoei zuzenduta daude, eta euskaraz edo gaztelaniaz eta gehienez 100 hitzekoak izan daitezke. Hiru adin tarte bereizten dira: 12 eta 15 urte bitartekoak (2006-2008. urteetan jaiotako); 16 eta 18 urte bitartekoak (2002-2004. urteetan jaiotakoak) eta 18 urtetik gorakoak (2002. urtea baino lehen jaiotakoak).
Bertsoak berriz, 7 urtetik gorakoei zuzendutako daude eta euskaraz izango dira. Audio formatuan, gehienez 5 minutukoa, edo testu-formatuan bidali ahal izango dira, 3 bertso, doinu eta neurri librekoak, aukeratutako doinua edo melodia adierazi beharko da. Kategoria honetan 5 adin tarte bereizten dira: 7 eta 9 urte bitartekoak (2011-2013. urteetan jaiotakoak); 10 eta 12 urte bitartekoak (2008-2010. urteetan jaiotakoak); 13 eta 15 urte bitartekoak (2005-2007. urteetan jaiotakoak); 16 eta 18 urte bitartekoak (2002-2004. urteetan jaiotakoak); eta 18 urtetik gorakoak (2002 baino lehen jaiotakoak).
Parte-hartzaileek apirilaren 29ra arte, 14:00ak baino lehen, bidali beharko dituzte proposamenak partehartzea@amurrio.eus helbide elektronikora idatzita edo 605715240 whatsApp bidez, izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa adierazita. Pertsona bakoitzak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu modalitate berean.
Kategoria bakoitzeko 3 onenak udalaren webgunean eta sare sozialetan eta Hauxe Da webgunean argitaratuko dira, eta 100 €, 75 € eta 50 €-ko txartelak lortuko dituzte 2020an zehar Amurrioko merkataritzan eta ostalaritzan gastatzeko 2020an zehar.