Koronabirusak eragindako ez ohiko egoera eta Alarma Egoeraren amaieraren inguruan sortutako zalantzak direla eta, 2020ko San Prudentzio jaiak bertan behera utzi behar izan dira. Programatutako jardueren artean ohiko danborrada dago eta, egoera horren aurrean, Amurrioko balkoietatik eta leihoetatik egingo da.
“Danborrada balkoietan” ekimena Tabarra Fanfarreak eta Amurrioko Danborradak bultzatu dute eta apirilaren 27an, San Prudentzio bezperan, egingo da, 20:05ean. Antolakuntzatik ume eta gazte guztiak animatu nahi dira danborradan parte hartzera, edozein danbor edo danborraren funtzioa bete dezakeen edozein objektu erabilita.
Entseguak
Dei berezia egiten da, baita ere, balkoietatik eta leihoetatik egingo diren entseguetan parte hartzeko. Gaur arratsaldean hasiko dira, 19:45ean, eta egunero egingo dira apirilaren 27ra arte. Horretarako, entseguak egiteko beharrezkoa den material guztia udal webgunean dago: partiturak, abestien audioak eta erritmoaren partiturak.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide