Amurrioko Udalak, udan herrian egiteko ziren “Oporretan ere euskaraz” udalekuak bertan behera utziko dituela iragarri du. Osasun arloko zuhurtzia eta Eudelek markatutako gomendioei jarraituz hartu da erabakia, haurren segurtasuna bermatzeko eta Covid-19ak eragindako kutsatzeak saihesteko.
“Oporretan ere euskaraz” udalekuetan bost eta hamabi urte bitarteko haur eta gazteentzako aisialdiko jarduerak egiten dira eta urtero urtero hirurehun haur biltzen dituzte, jolasetan, kiroletan, abestietan, tailerretan eta Amurrioko auzoak, mendiak eta inguruak ezagutzeko ibilbideetan oinarritzen den programarekin.
“Bizi dugun egoerak eskatzen duen zuhurtzia sanitariotik abiatuta eta Eudelen gomendioei jarraituz, udalekuak bertan behera uztea erabaki dugu. Erabaki zaila izan da, badakigulako familien babes handia dutela, baina udalekuak egiteak ez luke adingabeen segurtasuna bermatzea ahalbidetuko. Udalak uztarketa errazteko neurriak lantzen ari da”, azaldu du Josune Irabien Amurrioko alkateak.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide