Amurriok herritarren artean banatuko ditu lorategietako neguko loreak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko mai. 25a, 16:35
Neguko loreak banatuko dira./ Aiaraldea.eus

Banaketa Etxeguren Apezpikua Plazako biribilgunean, San Anton inguruan eta San Jose auzoan egingo da maiatzaren 27an, 09:00etatik 13:00etara.

Amurrioko Udala herriko lorategietako loreen aldaketa prestatzen ari da, udako loreak landatuko dituzte hilabete honen amaieran denboraldi aldaketa dela eta. Horren ondorioz, datorren maiatzaren 27an, orain arte udalerriko lorategiak apaintzen zituzten loreak oparituko zaizkie Amurrioko herritarrei.

Banaketa Etxeguren Apezpikua Plazako biribilgunean, San Anton inguruan eta San Jose auzoan egingo da maiatzaren 27an, 09:00etatik 13:00etara. Gune bakoitzean, udaleko lorezain bat zortzi lorez osatutako zohi bat emateaz arduratuko da. Intsentsu belarrak, askotariko biolak eta klabelinak izango dira, oraindik iraun dezaketen neguko loreak.

Lore horien guztien ordez, udarako aproposagoak diren apaingarri berriak jarriko dira, begoniak, salbiak, azetatoak eta tajeteak dituzten zinerarioak, besteak beste. Udal Musika Eskolaren ondoan dauden eta Assasamek, Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkarteak, zaintzen dituen negutegietan landare horien 400 zohi inguru landatu dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide