COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, Amurrioko Txirrindulari Elkarteak eta Amurrioko Udalak aurtengo txirrindularitza lasterketak bertan behera uztea erabaki dute. Bi lasterketa dira: herrian egin behar zen kadete mailako Aiarako Birako etapa, eta herriko jaietan antolatzen den afizionatuen Aiara zirkuitua.
Udaberri honetan zehar beste bi txirrindularitza proba ere bertan behera geratu ziren, apirilean egin ohi den Amurrioko Sari Nagusia eta San Jose auzoko jaietako kadeteen lasterketa.
Amurrioko Udalak lasterketa horiek guztiak antolatzeko Amurrioko Txirrindulari Elkarteari ematen dizkion laguntzen zenbateko osoa egungo egoerak sortu dituen gizarte arloko beharrei aurre egiteko erabiliko da.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide