Amurrio Bideanek Instagrami buruzko webinar berria antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko eka. 9a, 15:00

Ekainaren 15ean izango da, 14: 00etatik 16: 00etara "Instagram Aurreratua. Nola atera etekina sare honi zure negozioan".  Webinarra udalerriko negozio txikiei eta mikroETEei zuzenduta dago, eta Mireia Muñiz Marketin Digitalean adituak emango du.

Amurrio Bideanek,  Amurrioko Udaleko Toki Garapeneko Elkarteak, Instagrami buruzko webinar saio berri bat antolatu du ekainaren 15ean, "Instagram Aurreratua. Nola atera etekina sare honi zure negozioan ". Bi orduko iraupena izango du, 1400etatik 16: 00etara, eta udalerriko negozio txikiei eta mikroETEei zuzenduta dago.

Ekainaren 15eko saioaren helburua udalerriko saltokiek eta enpresa txikiek Instagramen dituzten kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gomendagarriak diren funtzionalitate, tresna eta jardunbide egoki guztiak ezagutaraztea da. Komunikazio-tip-ak landuko dira, jarraitzaile berriak lortzeko estrategiak, Instagramen bidez saltzea edo edukien eta formatuen joerak, besteak beste. Saioan zehar zalantzak argitzeko edo galderak egiteko txat bat izango da, eta Mireia Muñiz Marketin Digitaleko espezialistak ebatziko du.

Instagram 2010eko urrian abiarazitako sare sozial bat da, azken urteotan hazkunde esponentziala izan duena, neurri handi batean erabiltzeko eta elkarreragiteko erraztasunagatik eta, batez ere, oso tresna bisuala delako irudi batek "mila hitzek baino gehiago balio duen" mundu batean.

Instagram mugikorraren bidez argazkiak partekatzeko sare sozial gisa sortu bazen ere, funtzionalitate berriak garatzen eta integratzen joan da, eta erakusleiho oso indartsua bihurtu da enpresentzat, ikusgarritasuna handitzeko, xede-publikoarekin konektatzeko, balioa emateko eta fidelizazioa lortzeko.

Parte hartu nahi dutenek informazio gehiago jaso eta izena eman dezakete Amurrio Bideanekin harremanetan jarriz 945891721 telefonoan edo autoempleo@amurriobidean.org helbidean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide