Amurrioko Udalak jakinarazi du, 2020ko ekainaren 1etik aurrera udal ordainagiriak eta likidazioak ordaintzeko epeen aldi baterako etetea amaitu dela. Martxoan zergen eta tasen ordainketak aldi baterako etetea erabaki zen.
Zergak kobratzeko egutegi hau ezarriko da berriro:
- Apirileko eta maiatzeko Ordainketa Sistema Bereziari (OSB-SEP) dagozkion kuotak ekainean hasiko dira berriro kobratzen, ordainagirien ordainketa hilabete bat edo bi atzeratuz eta, hala badagokio, 2020ko abuztuan eta abenduan ordainagiriak sortuz.
- 2019ko lehen hiruhilekoko Zaborrari dagokion Errolda Fiskala kobratzeko geratzen den epea, martxoaren 14an eten eta 2020ko martxoaren 26an amaitzen zena, 2020ko ekainaren 8tik ekainaren 22ra bitartean hasiko da zenbatzen.
- Kartelekin eta Esnea Saltzeko Makinarekin egiten den Udal Jabari Publikoaren Erabilera Pribatuaren eta Aprobetxamendu Bereziari dagokion Tasaren Errolda Fiskala kobratzeko epea 2020ko martxoaren 16an hasi behar zen, eta 2020ko ekainaren 8an hasi eta abuztuaren 7an amaituko da.