Astebururo jardueraren bat jasotzen zuen Amurrioko jai eta aisialdi giroa erabat eten zen duela hiru hilabete, Covid-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz. Horregatik, ekitaldi handiak eta herriko jaiak bertan behera geratu diren arren, bestelako uda kultural bat planteatu da, aisialdi jarduerekin, baina betiere segurtasunean oinarritutako ikuskizunak emanez.
Uztailaren 2an hasiko da 'Udako Kultur tantak: Cultura a pie de calle', udako zine saioak, bertako musikariak bultzatuko dituzten formatu txikiko kontzertuak eta dantza eta arte ikuskizun bat biltzen dituen kultur programa. Programatutako jarduera guztiak, uneoro osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz egingo dira.
Segurtasunean oinarritutako ikuskizunak emateko, jarduera guztiek aurrez zehaztutako edukiera izango dute, eta bertaratzen direnek eserita egon beharko dute. Gainera, eremuaren sarreran, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea 6 urtetik gorako pertsonentzat, eta neurri higieniko-sanitarioen protokoloa beteko da, eskuak garbitzea, adibidez.
Udako zinea:
22:00etan Juan Urrutia plazan.
Uztailak 2: “Mía y el león blanco”
Uztailak 17: “Korterraza Araba” komedia
Uztailak 30: “Aladdin”
Kontzertuak formatu txikian:
20:30ean Juan Urrutia parkean.
Uztailak 10: Armuru Lab
Uztailak 24: Lobo & Carmine
Uztailak 31: Perdido entre ilusiones eta Sabin Guaresti
Dantza eta arte ikuskizuna:
Uztailak 16: Ratos de arte y balie
Adin guztientzat egindako jarduera parte-hartzailea da (6 eta 10 urte bitarteko adingabeek lagunduta joan beharko dute), eta Samsara Elkarte Soziokulturalak zure obra sortzeko 5 dantza eta pintura baliabidez gozatzea proposatzen du. San Anton plazan izango da 18:00etatik aurrera.
Jarduera horiez gain, agenda eguneratzen joango gara eta, abuzturako, kultura eta aisialdi jarduera berriak egongo dira, kaleko antzerkia, formatu txikiko kontzertuak eta baita “Amurrio Got Talent” online bat ere.