Amurrioko Udalak 60.000 euro bideratuko ditu kontziliazioa eta etxeko langileak laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko eka. 28a, 16:34

Amurrioko udaletxearen irudi bat. / Aiaraldea.eus

Etxeko langileei zuzendutako 10.000 euroko partida egituratu da, eta laneko kontziliazioa bultzatzeko 50.000 euroko beste bat. Bi laguntzetarako eskariak aurkezteko epea deialdia ALHAOn argitaratu eta biharamunean hasiko da eta urriaren 31n amaituko da.

Amurrioko Udalak, atzo egindako osoko bilkuran, kontziliazioari eta etxeetan lan egiten dutenei zuzendutako laguntzak onetsi ditu. Laguntza horiek gure herritarren zainketan eta udalerriaren suspertze ekonomikoan zentratutako neurriak biltzen dituen ‘Amurrion bizi’ programaren barruan daude. 

Laguntza zuzenen lerro horrek osagarri ekonomikoa eskaintzea bilatzen du, Covid-19ak eragindako osasun larrialditik sortutako egoeraren ondorioz. Egoerak eragin handia izan du Amurrioko familia askotan, eremu pertsonalean eta ekonomikoan. Horretarako, 10.000 euroko partida egituratu da bizi izandako egoera dela eta euren jardunaldia murriztuta ikusi duten edo, hala denean, lan kontratua amaitu zaien etxeko langileei zuzenduta. 50.000 euroko bigarren partidaren helburua lan kontziliazioa bultzatzea da, etxeko langileak kontratatuz. 

Kontziliaziorako laguntzak

Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoerak zailtasunak eragin ditu bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa kontziliatzeko orduan. Hori dela eta, Udaletik kontziliazioa bultzatzeko laguntza ekonomikoak prestatu dira, 12 urtetik beherako umeak edo mendekotasuna duten pertsonak euren kargura dituztenentzat. Eguneko zentroak ixtearen edo etxeko laguntza zerbitzuak bertan behera geratzearen ondorioz arreta orduak murriztuta ikusi dituzten 75 urtetik gorakoek, mendekotasuna izan ala ez, ere eskatu ahal izango dituzte laguntzak. 

Laguntza zuzen horiek eskuratzeko, baldintza hauek bete beharko dira: lan kontratua egitea langabezian dauden eta Alarma Egoera adierazi zen egunetik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian alta emanda dauden etxeko langileei; udalerrian erroldatuta egotea urtebeteko antzinatasunarekin, gutxienez; 12 urtetik beherakoak, mendekotasuna duten pertsonak edo 75 urtetik gorakoak, mendekotasuna izan ala ez,  euren kargura izatea. 

Kontziliazioa bultzatzea bilatzen duen diru partida 50.000 eurokoa da. Laguntza eskatzaileei zuzendutako diru-laguntza familia unitate bakoitzaren urteko diru-sarreren arabera kalkulatuko da, eta hiru maila ezarri dira horretarako. Diru-sarrerak 40.000 euro artekoak badira, justifikatutako gastuen % 50era arte jasoko da, 3.000 euro gehienez. Diru-sarrerak 40.000 eta 60.000 euro artean badaude, gastuen % 30eko diru-laguntza emango da, 2.000 euro gehienez. Amaitzeko, familia unitatearen diru-sarrerak 60.000 eurotik gorakoak direnean, gastuen % 20ko diru-laguntza emango da, 1.000 euro gehienez.

Laguntzak eskatu nahi dituztenek eskabide inprimakia aurkeztu beharko dute HAZn, zinpeko adierazpenarekin, NANaren fotokopiarekin, etxeko langilearen lan kontratuaren kopiarekin, hirugarren pertsonen altaren dokumentuarekin eta Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko ordainketetan egunean egotearen ziurtagiriekin batera. 

 

Etxeko langileentzako laguntzak 

Osasun krisiaren ondoren etxe askotan sortu den egoera dela eta martxan jarri den laguntza lerro hori etxeko lanetan aritzen diren eta euren lana galdu edo ordu kopurua murriztuta ikusi duten pertsonei dago zuzenduta. Eskatzaileak 2020ko martxoaren 14an  Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian alta emanda, urtebeteko antzinatasunarekin udalerrian erroldatuta eta administrazioekin dituzten betebeharretan egunean egon beharko dira. 

Enplegu emaile bakarra izanda euren lana galdu dutenek 400 euroko laguntza jasoko dute. Euren laneko orduak murriztuta ikusi dituztenek edo enplegu emaile baten lana galdu arren beste enplegu emaile batentzat lanean jarraitzen dutenek 200 euroko laguntza jasoko dute. 

Laguntzak eskatu nahi dituztenek eskabide inprimakia aurkeztu beharko dute HAZn, zinpeko adierazpenarekin, NANaren fotokopiarekin, enplegua galdu edo orduak murriztu izanaren egiaztagiriarekin, hirugarren pertsonen altaren dokumentuarekin eta Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko ordainketetan egunean egotearen ziurtagiriekin batera. 

Bi laguntzetarako eskariak aurkezteko epea deialdia ALHAOn argitaratu eta biharamunean hasi eta urriaren 31n amaituko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide