Amurrio got Talent-ek euren talentu bereziak erakustera animatzen ditu amurrioarrak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko uzt. 16a, 07:00
Lehiaketan parte hartzeko deitzen du Amurrioko Udalaren kartelak./ Amurrioko Udala

Partaidetza online izango da, bakoitzaren trebezia bereziak erakutsiko dituzten bideoak bidalita. Irudiak hartzeko epea uztailaren 27an hasiko da. Partaide guztiak, Amurrioko saltokietan, ostalaritzako establezimenduetan eta zerbitzu pertsonaletan erabiltzeko 50 euroko 20 bonuren zozketan sartuko dira.

Amurrioko Udalak telebistako formatu ezaguna egokitu du, Amurrio Got Talent ekimenean amurrioarrek euren talentu bereziak erakutsi ditzaten.

Partaidetza online izango da, eta adin guztiei dago zuzenduta. Horretarako, lau kategoria ezarri dira, eta horien artean, Amurrioko saltokietan, ostalaritzako establezimenduetan eta zerbitzu pertsonaletan erabiltzeko 50 euroko 20 bonu zozketatuko dira.

Dantzatzea, abestea, magia egitea, bakarrizketak edo margotzea izan daitezke amurrioarren espezialitateetako batzuk. Hori dela eta, Amurrio Got Talenten bitartez, talentu berezia duten pertsonen partaidetza bilatzen da. Parte hartzea oso erraza da, egin beharreko gauza bakarra bideo bat bidaltzea da, aurkezpen txiki batekin, eta erakutsi behar den talentua edo jarduera partekatzea. 

Lau kategoria bereizten dira: haurrak, 14 urtetik beherako pertsona bakarraren partaidetzarekin; norbanakoa, 15 urtetik gorako pertsona bakarraren partaidetzarekin; taldean, gutxienez 2 partaide eta gehienez 6, adina kontuan izan gabe; eta kuadrila, edozein adineko 7 partaide gutxienez.  

Bideoak horizontalean grabatzea gomendatzen da, eta 3 minutu eta erdi iraun beharko dute gehienez, eta uztailaren 27tik abuztuaren 15eko eguerdiko 12.00ak arte bidali ahal izango dira WhatsApp bitartez 665 712 802 zenbakira edo amurriogottalent2020@gmail.com helbidera. Bideoa bidaltzea inskripzio gisa hartuko da, baina zein kategoriatan hartzen den parte eta partaideen izena eta abizenak jakinarazi beharko dira. Adingabeen kasuan, legezko ordezkariak baimena eman beharko du emailez. Bideoak sare sozialetan partekatuko dira abuztuaren 3tik 16ra. 

Partaide guztiak Amurrioko saltokietan, ostalaritzako establezimenduetan eta zerbitzu pertsonaletan erabiltzeko 50 euroko 20 bonuren zozketan sartuko dira. Pertsona batek bideo bat baino gehiago bidaltzen badu, zozketan partaidetza bakarra izango du. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide