La Casonak “Lurra, erausketa, emakumea eta bizitza” erakusketa jasoko du abuztuan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko uzt. 20a, 16:18

16 argazkik osatzen duten erakusketa Emigrad@s sin Fronteras Elkarteak eta Amurrioko Udalak antolatu dute. Erakusketak, Latinoamerikako herri indigenek, Kolonbiako herri beltzak, Latinoamerikako nekazari kolektiboak eta Euskadiko baserritarrek euren lurraldean bizitzeko alternatibak balioan jarri zituen eta joan den ekainean egin zen mintegi birtualari emango dio jarraipena.

Abuztuan zehar erakusketa bat egongo da La Casonan, Emigrad@s sin Fronteras Elkartearen eta Amurrioko Udalaren eskutik. Argazki erakusketaren helburua, Hegoaldeko herrietako emakumeen eta talde gutxituen gatazkei eta erresistentziei eta estrategiei, haien antzinako jardunbideei eta ohiturei, eta lurraldean bizitzeko eta jarraitzeko aurrera daramaten borrokari buruzko ulermena eta sentsibilizazioa aberastea da.

Erakusketa, joan den ekainaren 30ean egin zen “Hegoaldea Iparraldea Elkarrizketak. Lurra, Erausketa, Emakumea eta Bizitza” mintegi birtualaren ondoren etorriko da. Bertan, Latinoamerikako herri indigenek, Kolonbiako herri beltzak, Latinoamerikako nekazari kolektiboak eta Euskadiko baserritarrek euren lurraldean bizitzeko alternatibak jarri ziren balioan. 

Argazki erakusketa abuztuaren 4tik 28ra bisitatu ahal izango da, astelehenetan izan ezik, 10:00etatik 14:00etara eta, asteartetik ostiralera baita 17:00etatik 19:00etara ere. Aretoa itxita egongo da abuztuaren 15ean eta 16an, Jasokundeko Andre Mariaren eta San Roke zaindarien jai egunetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide