Tubacexeko zuzendaritzak uztailaren 21ean jakinarazi zion enpresa-batzordeari 500 langile kaleratzeko bere asmoa, eta, kalkuluen arabera, eragindako lanpostuetako 150 Laudioko eta Amurrioko lantegietan daude.
Iragarki hori kolpe latza da Amurrioko eta eskualde osoko industria-ehunarentzat eta enpleguarentzat; izan ere, enplegu asko galduko lirateke eta
eskualdearen enpresa bereizgarri baten jarduera murriztuko dela esan nahi duelako, orain arte Amurriori aberastasuna eta garapen sozial eta
ekonomikoa ekarri dizkion zentro batean, alegia.
Horregatik, Amurrioko Udalak, adierazpen instituzional honen bidez, Tubacexen erabakiaren aurrean kezkatuta dagoela adierazi nahi du, eta, aldi
berean, enpresak iragarritako neurria hasiera batean ezarritako baldintzetan ez gauzatzeko bere esku dauden neurri guztiak bultzatzeko borondatea
adierazi nahi du.
1. Amurrioko Udalak enplegua suntsitzeagatik kezkatuta dagoela adierazi nahi du, enpresa estrategiko parte denaren jarduera galtzeadeitoratu nahi du, eskualde osoko industriagarapenean funtsezko eragilea baita. Hori dela eta, Tubacexek Amurrioko eta Eskualdeko egoera sozio-ekonomikoa bultzatzen jarraitzea espero du, Laudion eta Amurrion ohiko jarduera-ratioak, enplegua eta kalitatezko lan-baldintzak ahalik eta lasterren berreskuratuz.
2. Amurrioko Udalak elkartasuna adierazten die Tubacexek Laudion eta Amurrion dituen lantegietako langileei eta eragindako familiei, eta elkarrizketa sozialetik lan egitera animatzen ditu enpresa eta langileen ordezkariak, egoera zail honen aurrean ahalik eta akordiorik onena lortzeko, enplegua galtzea ekarriko ez duten konponbideak lehenetsiz.
3. Halaber, Amurrioko herritarrei deialdia egiten diegu langileek lanpostuak defendatzeko egiten dituzten jardueretan parte hartzera.
4. Amurrioko Udalak Eusko Legebiltzarrari eskatzen dio Aiaraldeko egoera sozioekonomikoari buruzko lan-taldea berriro ere martxan jartzeko. Izan ere, eskualde osoko lan-egoera berpizteko lana osatu beharko du.
5. Amurrioko Udalak kalitatezko enplegua defendatzeko eta etorkizuneko industriaproiektu bati eusteko konpromisoa berretsi nahi du. Era berean, Arabako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatzen die modu proaktiboan jardun dezatela industriajarduerari eustearen alde eta kalitatezko enpleguaren alde, bereziki, gure lurralderako proiektu estrategikoetan.