Amurrioko Lexarraga auzoak, 20 ibilgailurentzako lekua izango duen aparkatzeko gune berria izango du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko abu. 6a, 06:30
Lexarragan auzoan kokatuko dute gunea. / GoogleMaps

Lanak, Lexarragako auzotarrek auzoetako batzarretan egindako eskariari erantzuten dio. 20 ibilgailurentzako lekua izango duen 725m2ko aparkatzeko gune berria sortuko da.

Amurrioko Udalak aparkatzeko gune berria egingo du Lexarraga auzoan, auzoetako batzarren bitartez gauzatutako prozesu parte-hartzaileetan bideratutako eskariari erantzunez. Aparkalekua eraikitzeko lanek  19.110 euroko inbertsioa eskatuko dute.

Lexarraga auzoak automobilak uzteko gune zabalagoa izango du,  20 ibilgailurentzako lekua aurreikusten duen 725m2ko aparkalekua eraiki ondoren. Hirigunetik gertu dagoen etxebizitza guneko bizilagunek, urtero egiten diren bileretan, inguru horretan automobilak aparkatzeko leku gehiagoren beharra adierazi diote Udalari. 

Hainbat aukera baloratu ondoren, Jesús Galíndez kalea eta Lexarraga inguruan dagoen lursail bat egokitzea erabaki da, aparkaleku bilakatzeko. Lanen hasieran, une honetan dagoen metalezko hesia kendu, sastarrak garbitu eta ingurua txukunduko da, ondoren orubea egokitu eta aparkaleku bilakatzeko.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide