Udako Kultur Tantak ekimenaren egitarauak jarraipena izango du irailean, ostiraletik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko ira. 2a, 11:20
Chiki Lora musikaria.

Kaleko antzerkia, formatu txikiko kontzertuak, dantza ikuskizunak eta bertso saioak programatu dira, udalerriko gizarte eta kultura arloetako bizitza dinamizatzeko. Jarduerek edukiera mugatua izango dute, ikus-entzuleak eserita egon beharko dira, eta segurtasun arauak betez egingo dira, 6 urtetik gorakoek maskara erabili beharko dute derrigorrez, eta higiene eta osasun neurrien protokoloa bete beharko da.

‘Udako Kultur tantak. Cultura a pie de calle’ kultur programak hainbat jarduera ditu aurreikusita irailerako. Kultura eta aisia eskaintzak, kaleko antzerkia, formatu txikiko kontzertuak, dantza ikuskizunak eta bertso saio bat izango ditu. Emanaldi guztiak, ikus-entzuleentzat seguruak izango diren formatuetan gauzatuko dira, une oro osasun agintariek ezarritako neurriak eta aholkuak errespetatuz. 

Halaber, Amurrioko Udalak, pandemiaren bilakaera kontuan izanda, programatutako edozein ekitaldi egunez aldatzeko edo bertan behera uzteko aukera ebaluatu ahal izango du era puntualean. 

Ikuskizunetako segurtasuna bete ahal izateko, jarduera guztiek aurretik ezarritako edukiera izango dute, eta bertaratutako guztiek jezarrita egon beharko dute. Gainera, 6 urtetik gorakoek maskara eraman beharko dute, eta higiene eta osasun neurrien protokoloa bete beharko da, eskuak garbitzea, adibidez. 

Egitaraua: 

  • Irailak 4: “Viernes 6”, kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia parkean.
  • Irailak 6: Tio Teronen semeak: “Frescool”, dantza. 19:00etan, Frontoian.
  • Irailak 7: Magialdiaraba, magia ikuskizuna. 19:30ean, Amurrio Antzokian. Sarrera doakoa izango da.
  • Ikuskizun horri dagokionez, 7 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako magia tailerra programatu da. Parte hartzeko Kultur Etxean eman beharko da izena. 
  • Irailak 11: Carl I&I+Aiaraldeko Sound System, kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia parkean.
  • Irailak 13: Zanguango: “Al otro lado”, antzerkia. 19:00etan, Juan Urrutia parkean.
  • Irailak 18: Blues morning singers, kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia parkean.
  • Irailak 20: “Ez da kasualitatea”, bertso saioa. 19:00etan, Juan Urrutia parkean.
  • Irailak 25: Chiki Lora, kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia parkean.
  • Irailak 27: “Turistreando” Trapu zaharra, antzerkia. 19:00etan, Juan Urrutia parkean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide