Amurrioko Udalak etxeko hondakin handiak biltzeko protokoloa betetzeko eskatu die herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko ira. 4a, 14:53

Tamaina handiko hondakinak.

Etxetik gertuen dagoen zabor edukiontziaren ondoan utzi beharko dira ostegun arratsaldeetan; ezinbestekoa da horren berri ematea  900 10 14 76 telefono zenbakira deituz edo Linea Verde aplikazio mugikorraren bitartez. Objektu handiak Mendiko kalean dagoen Garbigunean ere utzi ahal izango dira asteko edozein egunetan.  

Aiarako Kuadrilatik kudeatzen den etxeko hondakin handiak biltzeko zerbitzuak ostiral guztietan ematen du zerbitzua Amurrion. Azken asteetan zerbitzua modu desegokian erabili dela ikusita, Udalak etxeko objektu handiak uzteko ezarrita dagoen protokoloa betetzea eskatu die amurrioarrei. 

Hondakin handiak, etxetik gertuen dagoen zabor edukiontziaren ondoan utzi beharko dira bildu aurreko eguneko arratsaldean, hau da, Amurrioko kasuan, ostegun arratsaldeetan atera beharko dira. Aurretik, 900101476 telefono zenbakira deitu beharko da edo Linea Verde aplikazio mugikorraren bitartez jakinarazi beharko da. Bertan intzidentzia bat sortuko da, kokalekua, argazkia eta deskribapen laburra adieraziz. 

Objektu handiak Mendiko kalean dagoen Garbigunean ere utzi ahal izango dira asteko edozein egunetan, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide