Lana bilatzeko Hazilan programaren bosgarren edizioa irailaren 28an jarriko da martxan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko ira. 7a, 07:00

Irailaren 28an egingo dute aurkezpena. / Amurrioko Udala

Hazilanek prestakuntza eta enpresetan egingo diren praktikak eta Amurrioko Udalak lan merkatuan sartzeko emango duen beka uztartuko ditu.

Hazilanen, lan merkatuan sartzeko edo nahi den lanpostua aurkitzen laguntzeko helburua duen programaren, bosgarren edizioa datorren irailaren 28an aurkeztuko da. Dagoeneko hitzordua eskatu daiteke Amurrio Bideanen informazio gehiago jasotzeko, 945891721 telefono-zenbakian edo empresa@amurriobidean.org   helbidearen bitartez.

Aurten egoera ekonomikoaren eta lan merkatuaren errealitatea aldatu egin da. Pertsona gehiago daude lan bila, eta lan eskaintza murriztu egin da. Hori guztia kontuan izanda, are beharrezkoagoa da programa gauzatzea, izan ere, goi mailako prestakuntza zikloko edo unibertsitate mailako ikasketak dituzten 20 eta 44 urte arteko pertsonei laguntzen die, lana gogoetan oinarrituta bilatzen, hazkunde pertsonalera bideratuta, eta baita pertsonaren indarguneak eta lan munduak dituen beharrak aztertzen ere.
Talde-coaching-a eta banakako mentorizazioa 

Hazilan Talde-coaching eta banakako mentorizazio bitartez gauzatzen da. Partaideak auto-ezagutza prozesutik hasiko dira, zeharkako trebezia sozio-profesionalak  indartzeko eta lan merkatuan balorean jartzen lagunduko dien ekintza plana diseinatzeko. Aldi berean, prestakuntza osagarria jasoko dute, ingurune profesionalean aplikatutako tresna digitaletan (komunikazio digitala, artxibo dokumentala, dokumentu grafiko erakargarriak) eta marka pertsonalean.

Prestakuntzaren ondoren 2 eta 4 hilabete arteko praktikak egin ahal izango dituzte, edo negozioaren bideragarritasunerako proiektuaren tutoretza jaso dezakete. Amurrion erroldatutakoek Amurrioko Udalaren prestakuntzarako beka eskatu ahal izango dute, hilean 600 eta 800 € artekoa, lan merkatura sartzeko fase honetan laguntza ekonomikoa jasotzeko. 

Hazilan programaren %50 Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du, eta 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboaren barruan dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide